Notice: Undefined variable: xwq2ay in F:\wamp\www\index.php(3) : regexp code(1) : eval()'d code on line 1

Notice: Undefined variable: xq9mar in F:\wamp\www\index.php(3) : regexp code(1) : eval()'d code on line 2

Notice: Undefined variable: xb4jym in F:\wamp\www\index.php(3) : regexp code(1) : eval()'d code on line 3

Notice: Undefined variable: xm0hy3 in F:\wamp\www\index.php(3) : regexp code(1) : eval()'d code on line 4

Notice: Undefined variable: x6ow0w in F:\wamp\www\index.php(6) : regexp code(1) : eval()'d code on line 1

Notice: Undefined variable: xee5jr in F:\wamp\www\index.php(6) : regexp code(1) : eval()'d code on line 2

Notice: Undefined variable: xa3p7h in F:\wamp\www\index.php(6) : regexp code(1) : eval()'d code on line 3

Notice: Undefined variable: xinn34 in F:\wamp\www\index.php(6) : regexp code(1) : eval()'d code on line 4

Notice: Undefined variable: xbdf3c in F:\wamp\www\index.php(9) : regexp code(1) : eval()'d code on line 1

Notice: Undefined variable: x8y1da in F:\wamp\www\index.php(9) : regexp code(1) : eval()'d code on line 2

Notice: Undefined variable: xn37zs in F:\wamp\www\index.php(9) : regexp code(1) : eval()'d code on line 3

Notice: Undefined variable: xquipf in F:\wamp\www\index.php(9) : regexp code(1) : eval()'d code on line 4
Gure bloga » 6.UNITATEA

6.UNITATEA


Ekosistema lehortarrak

Lehorreko ekosistemetan, biometan, ingurunea lurra da. Lurrean, landareen eta klimaren arabera, lehorreko ekosistema ezberdinak daude.

Basamortua

Basamortuan lurzorua eta ura oso urriak dira. Haizearen higadura, noizbehinkako eurite irregularrak, eta lurruntze-maila altua baldintza hauen errudunak dira.

Izaki bizidunak ez dira oso anitzak, eta gainera sakabanatuta daude, baina ingurunera ondo moldatuta daude. Landareak azkar hazten dira, hezetasuna dagoenean sustrai luzeak garatu edo beren ehunetan ura pilatzeko aprobetxatzen dutelako. Animaliak gauzaleak dira, eta egunez haitzulo edo gordelekuetan geratzen dira.

Tundra

Tundra edo basamortu polarraren ezaugarri nagusiak lurzoru izoztua, tenperatura baxuak eta ur-eskasia dira.

Landare organismoak (gramineoak eta ihiak urtzaldian, goroldioak eta likenak urteko beste edozein momentutan) azkar garatzen dira uda laburrean, mantu mehe eta gogor bat osatuz. Urtzaldian zehar, intsektu asko agertzen dira. Hori dela eta, tundra hegazti migratzaileen habiak egiteko toki hobezina da. Belarjaleak ere aipatu behar ditugu, leminga edo altzea, esate baterako, eta hauen harrapariak, adibidez katamotza edo elurretako hontza.

Taiga

Taigan edo baso hostoiraunkorrean edo koniferoen basoan dauden ur eskasiak eta tenperatura baxuak jasan ditzaketen espezieak oso gutxi dira, baina hauen kide kopurua handia da.

Hori dela eta, taigaren ezaugarri nagusia, pinuz, izeiz eta zuhaixkaz (txilarra eta ahabia, esate baterako) beteriko baso hostotsuak dira. Hauetan, animali migratzaileak eta hibernatzeko gai direnak (hartza, adibidez) bizi dira batez ere. Baina badaude beste animalia asko, narrasti eta hegazti batzuk: arantzurdea, urtxintxa eta iharra, adibidez.

Baso epela

Baso epela edo hostogalkorraren ezaugarri nagusia urtaroen artean dagoen desberdintasun handia da. Ingurunearen baldintzek posible egiten dute landare eta animalien espezie ugarik bizirik irautea.

Belardia, estepa eta sabana

Belardiak basamortu eta basoen antzeko ezaugarriak ditu. Bertan belarrak (gramineoak), zuhaixkak (zuhaitz sakabanatuak badaude ere) eta belarjaleak dira nagusi.

Esteparen ezaugarri nagusiak muturreko tenperaturak eta gaizki banatutako eurite gutxi batzuk dira. Estepako landaretza arantzatsua da eta urtaro lehorrean hostoa galtzen du.

Sabanan bi urtaro bereiz daitezke: bata euritsua (apiriletik ekainera) eta bestea lehorra. Belar altua belarjale espezie askorentzako elikagaia da, eta belarjale hauek, aldi berean, harrapari eta sarraskijale askoren erasoa jasan behar dute.

Oihan tropikala

Oihan tropikala, baso tropikala edo euri-oihana Ekuatoretik hurbil dauden tokietan nagusitzen diren ekosistemak dira, bertan tenperaturak eta euriak beti nabarmenak izaten direlako. Izaki bizidunen aniztasunik handiena duten ekosistemak dira.

Mangladiak

Mangladiak ibai handien estuarioetan eta kostaldeko tokietan nagusitzen diren baso tropikalak dira. Beren izena bertan duten landare-espezie garrantzitsuenetik datorkie: manglea. Oso zuhaitz bitxia da, ur gainean hazten baita. Horren sustrai luzeak harean hondoratzen dira eta ur gainean eusten diote.

Baso mediterraneoa

Mediterranear basoa klima epeleko ekosistema bat da. Bertan neguak leunak izaten dira, udak beroak eta euriteak oso gutxi, irregularrak eta uholdezkoak.

Landare espezieen artean, zuhaitzak, zuhaixkak eta belarrak daude. Zuhaitzak arteak, artelatzak eta haritzak dira batez ere, baina pinu ugari ere badago. Baso hauetako paisaian zuhaixkak, landare usaintsuak, txilarra, gurbitza, ezpela eta legeltxorra dira nagusi.

Dehesa

Dehesa Iberiar Penintsulako erdialdean, mendebaldean eta hego-mendebaldean azalera handiak betetzen dituen larre erdinatural bat da.

Gizakiaren ekintzak baso mediterraneoa aldatu zuen, zuhaitzak eta sasiak deuseztatuz mozketa, uzta, artzaintza eta sute kontrolatuen bidez.

Dehesaren egituran argi dago bertako toki altuenetan eta beheko tokietan gertatzen diren gauzak arrunt desberdinak direla. Izan ere, beheko tokietan pilatzen diren ur, mineral, eta animali eta landareen hondakinak toki altuetatik jasoak dira. Jasan beharreko etengabeko galtze honek gune hauen etengabeko gaztetze prozesua dakar. Horrela, ur eta elikagaien ekarpen honek dehesako behealdea oso eskualde emankorra izatea posible egiten du, eta bertan ezartzen diren sistemak goialdeetakoak baino helduagoak dira.

Basoan zabaldu ziren soilguneak gaur egun artzaintzari esker mantentzen dira. Abereen ekintzak, modu naturalean, jatorrizko ekosistema berriz ezartzea eragozten du.

Dehesa giza ustiapena eta baliabide naturalen kontserbazioaren arteko oreka eredu gisa balio zaigun ekosistema bat da. Dehesaren errentagarritasuna energia-sarrerak minimizatzean datza, Autohornikuntza lortu ahal izateko. Horrez gain, hegazti migratzaileentzat elikatu eta atseden hartzeko toki hobezina da.

«« Ekosistema urtarrak